XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) hutsuneek hortxe diraute, eta agian, Urogallo aldizkariko idazleak dioen bezalaxe, inoiz baino gaurkotasun handiagoz.

Lehen begiradan gure lurrak filosofo ospetsu askorik ez duela sortu ematen du, Unamuno alde batera utziz (erdi literato eta erdi filosofo delako).

Gure filosofiako beste ospetsu batzuk (Zubirik esaterako) gaur eraginik ez dutelako arazoa larriagotu egin da.

Ikerlari on eta jakintsuak besterik ez ditugu, B. Kapanaga eta E. Imaz, adibidez, baina ez dira orijinaltasunagatik nabarmentzen.

Beraz, gai honi buruzko ohizko ikuspegiaren haritik, lehorte hau neurri batean konpontzeko norbaiti gure kaleei filosofoen izenak ipintzea bururatu zaio eta proposamen hori egin da Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan, egiazko euskal pentsamendua sustatu ordez.

Eta hasierara gatoz berriro.

Agian gure kulturan testu filosofikoak landu beharrik ez dugu izan, era batera edo bestera Oteizak adierazten duenez, eta euskal filosofia estandarra aurkitu nahi izatea amets hutsa izango da.

Hala ere, horrek ez du esan nahi pentsalari sakon eta nagusiak izan ez ditugunik, Unamuno edo Oteiza bera kasu.

Horiek ulertzea zaila izan daiteke jarrera akademiko zurrunaz eta bere aurriritziez hurbiltzen bagara.

Horregatik izan du praktikan erakarpen txikia Oteizaren obrak, nahiz eta J. Zulaikaren eta beste batzuen salbuespenak bikainak izan.

Antropologia, hizkuntzalaritza eta filosofiaren tartean dabiltzan Oteizak egindako ikerketak eta antzekoak dira pentsamendu baliotsua eraikitzeko bide ematen dutenak, eta ez ekarpen berriengatik bakarrik, pentsatzeko estilo propioa duelako ere bai baizik.